Galder Perez eta Ane Zabala (Gilkitxaro): “Ziria noraino sartu diguten konturatzeko berrogei urte bete behar izan dute batzuek.”
Gasteizko AEK-k antolatuta Adarretatik Zintzilik antzezlana ikusteko aukera izango dugu gaur, asteartea, azaroak 24, Oihaneder Euskararen etxean. Geuk, antzezlan honen egile, aktore eta zuzendari diren Ane Zabala eta Galder Perez gonbidatu ditugu obra zertan den jakiteko.
Euskal komedia nostalgiko moduan definitu digute obra. 40 urte betetzear dauden bi lagunek egiten duten atzera begiratua du oinarri, eta adin horretara iristearen krisiari nostalgiaz eta umorez begiratzen diete.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!