Frantziar Estatuko Emakumezko Preso Politikoen Egoera aztertuko dute Errekaleorretik
Itxaso Viñek azaldu dizkigu larunbat eta igandean antolatuko dituzten jardunaldiak.
Asteburu honetan emakumezko preso politikoen inguruko jardunaldiak ospatuko dira Gasteizen, Errekaleorreko kideek antolatuta. Larunbatean Errekaleorren presoen bizi baldintzen inguruko mahaingurua izango da, eta igandean Natacha Chetkuti-Osorovitz ikerlariak emakumezko preso politikoen eta sozialen egoera alderatuko du, Etxeraten egoitzan emango duen hitzaldian.
Errekaleorreko Itxaso Viñe izan dugu Hizpidean, eta berak azaldu digu gainetik emakumezko presoek frantziar estatuan bizi duten egoera, eta jardunaldien nondik norakoak aipatu dizkigu.
Elkarrizketa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Frantziar Estatuko Emakumezko Preso Politikoen Egoera aztertuko dute Errekaleorretik00:14:30
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!