Fermin Muguruza (Black is Beltza II: Ainhoa): «80. hamarkadako eztabaidak, frustrazioak, ametsak, utopiak eta porrotak azaltzen saiatu gara»
Irailean, Donostiako Zinemaldian, estreinatu zen ‘Black is Beltza II: Ainhoa’, Fermin Muguruzaren azken proiektua. Pelikula, eleberri grafikoa eta disko bikoitza biltzen dituen proiektu transmedia da Muguruzarena eta 80. hamarkadako kronika gordina egitea du helburu. Bai pelikulan eta bai komiki-liburuan Ainhoaren ibilbidea jarraituko dugu. Kuban euskara ikasi eta bere aitaren (Manex, lehenengo Black is Beltzaren protagonista) herrialdea ezagutzera abiatuko da. Han, Euskal Herrian, Josune kazetari gaztearekin topo egin eta Libanora lagunduko du. Hortik aurrera 80. hamarkadako herrialde desberdinen itxaropenak, borrokak eta porrotak ezagutuko ditu.
Horren guztiaren inguruan aritu gara Fermin Muguruzarekin Azido Beltza irratsaioaren 3. saioan:
-
Azido Beltza: Fermin Muguruza (Black is Beltza II: Ainhoa): «80. hamarkadako eztabaidak, frustrazioak, ametsak, utopiak eta porrotak azaltzen saiatu gara»00:31:16
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!