Euskara | Beñat Garaio: “Denok egin behar dugu zerbait segregazioari buelta emateko.”
Ainhoa Pardinaren kolaborazioa.
Gaurkoan Ainhoa Pardinak Beñat Garaio ikertzailea elkarrizketatu du. Hasteko, bere doktorego tesiari buruz aritu gara, eta Gasteizko D eredu publikoaren lorpenak erakutsi dizkigu, euskararekiko jarrerei eta gaitasunari lotuta.
Horrez gain, Garaio euskararekin edo hizkuntza gutxituekin lotutako ekimen askoren antolatzaile izanda, Hitz Adina Mintzo, HIGA eta EuskarAbentura ekimenei buruz aritu gara. Hala, Gasteizen bertan egingo den HIGAn parte hartzeko izen ematea zabalik dagoenez, bertan parte hartzeko gonbidapena zabaldu die gazteei.
Hemen entzungai.
-
Hizpidea: Euskara | Beñat Garaio: "Denok egin behar dugu zerbait segregazioari buelta emateko."00:40:50
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!