Euskal eskolaren aitzindaria izan zen Elbira Zipitriaren inguruko filma aurkeztuko du Maider Oleagak
'Muga deitzen da pausoa' pelikula ostiralean iritsiko da Gasteizko zinemetera.
Maider Oleaga zinemagileak bere azken filma aurkeztuko du aste honetan: maiatzaren 24ean Muga deitzen da pausoa pelikula estreinatuko da Euskal Erkidegoko Hiriburuetan. Gasteizko kasuan, Florida zinemetan egongo da maiatzaren 24tik 30era.
Filma Elbira Zipitriaren (1906-1982) inguruko gogoeta bat da lana. Elbira euskal eskolaren aitzindaria izan zen, diktadurapean bere etxean bertan eskola klandestinoa irekitzeko irmotasuna izan zuelako. Horretaz gain, oso emakume garrantzitsua bilakatu da Euskal Herriko historian, baina, tamalez, ez da aski ezaguna.
Politikaria izan zen Espainiako gerra baino lehen eta, mitinak eman ostean, emakumeek 1931ean bozkatzeko eskubidea lortu zuten, gero galtzeko. Testuinguru horretan, espazio publikoan mitinak emateagatik erbesteratu behar izan zen eta Donostiara itzultzerako eta eskola klandestinoa sortu zuen, besteak beste, nor-nori-nor sistemaren asmatzailea, euskal intelektuala… irakasteko.
Maider Oleaga zinemagilea Elbira Zipitriaren etxean hasi zen bizitzen, bera ezagutu barik, noski. “Filma egitea ezinbestekoa suertatu zitzaidan… Eta, 7 urte geroago, hau bukatu eta estreinatuko dugu”.
“Filma berezia da, egiten dudan gerturapena ez da kokatzen memoria historikoan…. Berari zuzendutako gutun filmikoa bat dela esango nuke”, azlaud du Oleagak.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!