Europari Begira | Madril (Oihan Vitoria)
Atal berri bat zabaldu dugu gaur Hizpidean: azken egunotako gertakariek (Alemaniako hauteskundeek, Kataluniako erreferendumak, errefuxiatuen egoerak…) zein etorkizunean etorriko direnek (Brexita, Europako Batasunaren nondik norakoak…) Europari begira jartzen gaituzte, ezinbestean.
Zer esanik ez euskal herritar gisa: aldian behin Madrili eta Parisi begiratzea ez zaigu gaizki etorriko. Hori dela-eta, Europari eskainitako tartea izango dugu gaurtik aurrera: Madril, Paris, Atenas eta Oxfordera joko dugu hilean behin, hango berri jakiteko.
Gaur, lehenengoz, Madrilera jo dugu Oihan Vitoria kazetariaren eskutik.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!