Europari begira | Hibai Arbide kazetaria, Atenasetik
Europari begira jartzen gara astean behin Araba Hizpiden. Gaurkoan, Hibai Arbide TeleSurreko kazetaria izan dugu, Atenasetik zuzenean. Alemanian joan den irailaren 24an eginiko hauteskundeen jarraipena egin zuen Arbidek, eta horri buruz hitz egin digu: Merkelen garaipena, ultraliberal arrazisten igoera…
Horrez gain, Grezian gaur bertan onartuko den genero-identitateko legea izan du hizpide Arbidek: bere hitzetan, oso lege progresista da, erabat kontserbadorea den gizarte baterako.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!