ETAri esker mezuak Araban
ETA erakundeak bere ibilbidearen amaieraren berri eman zuen maiatzaren 3an. Genevan eman zuen bere ibilbidearen amaierari buruzko erabakiaren berri, Henri Dunant zentroari adierazpena helarazita. Gero, hedabideetan, Josu Urrutikoetxeak eta Marixol Iparragirrek agiria irakurri zuten, aurrez grabatutako audio batean. ETAk bere egitura guztiak erabat desegin dituela baieztatu zuen, eta dagoeneko ez da eragile politikoa.
Horren ostean, erreakzio ezberdinak egon dira hainbat alderdi, sindikatu edota eragileren partetik. Hala ere, kalean ere esker mezuak irakurri ahal izan dira, tartean, Arabako zonalde ezberdinetan.
Gasteizen, hiriburuko leku ezberdinetan “Eskerrik asko ETA Garaipenera arte” margoketak agertu dira, tartean, Alde Zaharrean edo Adurtzako auzoan. Legution, aldiz, erakundeak behera bota zuen kuartelean ETAren anagrama jarri dute, “Eskerrik asko zapalkuntza eta okupazioari aurre egiteagatik” mezuarekin.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!