Estibaliz Gimenez (Afectadas por la no devolución del IRPF): “Arrazoia daukagu, beraz, ogasunak zor diguna itzuli beharko digu”
Gorenaren epaiaren aurretik itzulketa eskatu zutenek ezezkoa jaso dute berriz ere.
Pasaden urrian jakinarazi zuten euskal osagunek amatasun prestazioen Pertsona Fisikoen Errentaren Gaineko Zergen erretentzioa itzuliko zituztela, baina Gorenaren epaiaren aurretik itzulketa eskatu zutenek eta ezezkoa jaso zutenek, sare burokratiko batean sartu ziren, berriro ere ezezkoa jaso dutelarik.
Horren aurrean, eragindakoen elkartea sortu zuten eta, dagoeneko, Araban 50 familia baino gehiago batu dira. Saretze prozesua egiten ari dira informazioa eta babesa lurralde desberdinetan hedatzeko.
Gasteizen, elkarretaratzerak deitu dituzte hilaren 14ean eta 21 ean, arratsaldeko 18:00etan Andra Mari Zuriaren Plazan.
Honen inguruan mintzatzeko, elkarteko idazkaria den Estibaliz Gimenez eduki dugu Hizpidean.
-
Hizpidea: Estibaliz Gimenez (Afectadas por la no devolución del IRPF): "Arrazoia daukagu, beraz, ogasunak zor diguna itzuli beharko digu"00:09:21
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!