Esti Besa (ardogilea): “Rioja ardoaren sormarkak ez gaituela ordezkatzen sentitzen dugu”
Arabako Errioxako ardoen jatorrizko izendapena sortzea aspaldiko eskakizuna da Errioxako ardogileen artean. Orain dela bi urte, eskakizun hori indartu egin zen, Artadi upategi handiak Rioja sormarka utzi eta hainbat ardogile txikik eskakizuna kaleratu zutenean. Orain, zonifikazioa aplikatzea erabaki dute: Rioja sormarkaren barruan jarriatuko dute, baina upategi bakoitzak bere herriaren edo mahastiaren izena jartzeko aukera izango du. Behin-behineko erabakia da, asanblean onartutakoa. Esti Besa ardogileak, baina argi du berezko izendapena beharrezkoa dela Arabako ardoei ikusgarritasuna emate aldera.
-
Hizpidea: Esti Besa (ardogilea): "Rioja ardoaren sormarkak ez gaituela ordezkatzen sentitzen dugu"??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!