“Espazio publikoan egindako gehiegikeria polizialak ez dira ikertzen, eta horregatik da garrantzitsua kazetarien lana”
Ekainaren 26a Torturaren Biktimekiko Nazioarteko Elkartasun Eguna izendatu du Nazio Batuen Erakundeak. Testuinguru horretan aurkeztuko dute gaur “Tortura Espainiako Estatuan” txostena, Salhaketak Mostrenak aretoan antolatutako jardunaldian. Urtero argitaratzen du txosten hori Torturaren prebentzio eta salaketarako erakundeak, baina aurten berezia da, izan ere Kataluniako erreferendumean poliziak izandako jarreraren ondorioz, kopuruak aspaldiko handienak dira. Txostena aurkeztu ondoren, kartzelako heriotzei buruzko solasaldia izango da, gaian adituak direnen eskutik. Azkenik, “La cifra negra” dokumentala ikusteko aukera izango dute arratsaldeko 19:00etatik aurrera Mostrenkan bildutakoek. Maialen Martinez de Marigorta Salhaketako kideak eman dizkigu xehetasunak HIZPIDEAn.
-
Hizpidea: "Espazio publikoan egindako gehiegikeria polizialak ez dira ikertzen, eta horregatik da garrantzitsua kazetarien lana"??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!