Eskolara itzultzeko baldintzak eta osasuna bermatu ezean, planto egitera deitu du LABek
Hezkuntza Sailak hartutako neurriekin desadostasuna agertu du hezkuntza komunitateak. Aldebakarreko erabakiak hartu izana eta sindikatu, ikasle, eta hezkuntza eragileekin adostu ez izana salatu dute hainbatek. Maiatzaren 18an eskoletara itzultzeko erabakiak ere hutsak harrotu ditu, eta oraindik ere ez da data ziurra. LAB sindikatuko irakaskuntza arloko Jokin Zubiriarekin hitz egin dugu egoeraz. Entzun hemen!
-
Hizpidea: Eskolara itzultzeko baldintzak eta osasuna bermatu ezean, planto egitera deitu du LABek00:15:32
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!