Erraietatik | “La radicalidad del amor”, maitasuna iraultza garaian
Katakrak etxeak argitaratu duen Srecko Horvaten “La radicalidad del amor” liburua izan dugu gaur hizpide bi astetik behin Sortuko Dira Besteak atalean Erraietatik lagunekin egiten dugun kolaborazioan. Asko hitz egiten da iraultza garaian sortzen den gorrotoaz, baina Igarki De Roblesek azaldu digunez, maitasunari erreparo egiten dio Horvatek liburuan.
Amaitzeko, gaiarekin lotura duen Estricallaren MZTT 438 abestiarekin amaitu dugu. Gogoratu, astelehenero Erraietatik irratsaioa entzungai duzuela Hala Bedi Bat-en (107.4 FM-n edo halabedi.eus-en) 23:00etatik aurrera. Podcast guztiak ere webgunean topa ditzakegu.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!