Ernai Gasteiz: “Ez dugu inoren baimenik behar independentziarako eta aske izateko”
Ernai gazte erakundeak kanpaina abiatu zuen joan den irailaren 7an, “Baimenik ez aske izateko. Euskal Herriak, independentzia!” lelopean. Kataluniari elkartasuna adieraztea eta Euskal Herriaren independentzia grina sustatzea du helburu kanpainak, eta irailaren 28an joko du goia: manifestazioak deitu dituzte datorren ostegunerako Euskal Herriko hiriburuetan. Gasteizko manifestazioa Andre Maria Zuriaren plazatik abiatuko da.
-
Hizpidea: Ernai Gasteiz: "Ez dugu inoren baimenik behar independentziarako eta aske izateko"??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!