Erika Martínez (EQUO): “Ez da diru kantitatea; beste proiektuei lehentasuna eman behar zaie Mendizorrotza handitu aurretik”
Gasteizko Udaleko politika ere mintzagai izaten dugu ARABA HIZPIDEn. Irabazi Gasteizek herri kontsula bat eskatu du Mendizorrotzaren handitzea konfirmatu aurretik. Izan ere, beste espazio batzuetan inbertitu beharko litzateke dirua, taldearen ustez, auzoetan indarra jarriz eta hobekuntzak eginez existitzen diren guneetan. Irabaziren baitan Equo alderdia dago eta Equoko kidea den Erika Martinezekin hitz egin dugu gai honen eta bestelako gaien inguruan.
Besteak beste, Zabalganak eta Salburuak kirol gunerik ez dutela gogoratu du Martínezek. Gainera, auzoetako bizitzan inbertitzeko eskatu dute EQUOtik, “beste auzo batera joan behar ez izateko kirola egiteko”. Amaitzeko, “kirola, soilik profesionala ez dela” adierazi dute Irabazitik.
-
Hizpidea: Erika Martínez (EQUO): "Ez da diru kantitatea; beste proiektuei lehentasuna eman behar zaie Mendizorrotza handitu aurretik"??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!