“Erasoen % 90a ez da salatzen”
Lumagorrik proposatutako LGTBIfobiaren Behatokia sortzea onartu du Gasteizko Udalak.
2018ko maiatzetik 2019ko apirilera bitartean eman diren eraso LGTBIfoboen txostena aurkeztu du Lumagorri HAT elkarteak. 13 eraso salatu dituzte, eta LGTBI komunitatearen aurkako diskurtsoa zabaltzen duten beste hainbat gertaera. Bestalde, Lumagorrik azken urteetan eskatu duen LGTBIfobiaren Behatokiaren proiektua onartu egin du, Gasteizko Udalak.
Lumagorri elkarteko Amets Martinez de Hereditarekin hitz egin dugu, txostenean bildutako erasoen inguruan eta Behatokiaren proiektuaren inguruan ere bai. Maiatzaren 17an LGTBIfobiaren aurkako nazioarteko eguna izango da, eta elkarretaratzea deitu du Ekainaren 28ko koordinadorak, 19.00tan Katedralean, gorroto diskurtso hauek zabaltzen elizak daukan papera salatzeko.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!