Gizon batek bi emakume erail ditu Lakua auzoan
Gasteizko Mugimendu Feministak erasoen aurkako emakumeen mundu martxako protokoloa aktibatu du: manifestazioa larunbatean 18:00etan Andra Maria Zuriaren plazatik abiatuta.
Indarkeria matxistaren beste pasarte lazgarri bat Araban. Bi emakume erail ditu gizonezko batek Lakua auzoan, Gasteizen. Etxe batean erail ditu, bigarren emakumea erietxean hil den arren.
2018.urteko lehenengo erailketa matxista honen aurrean, Gasteizko Mugimendu Feministak mobilizazioei adi egoteko deia luzatu du sare sozialen bitartez. Erasoen aurkako mundu martxako protokoloa aktibatu dute eta mobilizazioa egingo dute apirilaren 21ean, larunbatean, 18:00etan Andra Maria Zuriaren plazatik abiatuta.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!