Enpresari hitzartutakoa betetzea eskatzeko elkarretaratzea egin dute Gasteizko FCCko langileek
Greba deialdia egin dute FCCko langileek datorren ekainaren 20tik 26ra bitartean, Judimendiko jaiekin eta Azkena Rock jaialdiarekin bat eginez. Iaz ere greban egon ziren, baina akordioa lortu zuten. Enpresak izandako galerak enpresak berak ordaintzea ebatzi zutenean, ordea, bertan behera geratu ziren adostutako puntu horiek, eta kaleratze gehiago izateko mehatxua jaso zuten langileek.
Arkaitz Virumbrales LABeko ordezkariak adierazi duenez, irailerako ere greba deialdia dute mahai gainean, egoerak ez badu hobera egiten. Enpresaren aldetik ez dute jarrera aldaketarik somatu, eta enpresa langileak trukerako txanpon gisa erabiltzen ari dela salatu du. Elkarretaratzea egin dute gaur Gasteizko plaza berrian.
-
Hizpidea: Enpresari hitzartutakoa betetzea eskatzeko elkarretaratzea egin dute Gasteizko FCCko langileek??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!