Eneko Bermejo (Hala Bedi): “46 saio propio ekoizten dira Hala Bedin, eta 10 saio berri ditugu aurten”
Bihar, larunbatean, aurkeztuko dugu Parrilla berria. Goizeko 11etatik aurrera Hala Bedi Tabernan.
Ikasturte honetarako Hala Bedi irratian daukagun programazioa, parrilla, aurkeztuko dugu larunbat honetan, azaroaren 13an. Egun osoko egitaraua antolatu dugu horretarako, goizeko 11etan Hala Bedi Tabernan hasita, eta gau partean Errekaleor Auzo Askean kontzertuak izango ditugu.
Eneko Bermejo Hala Bediko Programazio komisioko kidea izan dugu gaur Hizpidean. Aurten izango ditugun saio berriak aurkeztu dizkigu, hamar saio berri. Ikasturte honetarako antolatutako kontuak azaldu dizkigu, eta larunbateko egitaraua kontatu digu.
Hemen entzungai.
-
Hizpidea: Eneko Bermejo (Hala Bedi): "46 saio propio ekoizten dira Hala Bedin, eta 10 saio berri ditugu aurten"00:12:03
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!