Enborra | Gasteizko gazteen arteko sare sozialen erabilerak -Joseba Fernández de Landa-
Joseba Fernández de Landa soziologoak ikerketa bat egin du Gasteizko ikastetxeetan: 800 ikasleriekin aritu da, sare sozialen inguruan hausnarzten eta bakoitzari ematen dioten erabilpena aztertzen.. Zein da gehien erabiltzen duten sare soziala, noiz erabiltzen duten, zertarako erabiltzen duten bakoitza, generoaren arabera zein da gehien erabiltzen dutena, adinaren arabera topa ditzakegun ezberdintasunak …
Sare sozialei dagokienez, hiru dira nabarmentzekoak: WhatsApp, YouTube eta Instagram. Gainera, azken honek azkenaldian izaten ari duen gorakada oso nabarmena izaten ari da. Hala ere, geroz eta azkarrago moldatzen dira sare sozialak egunerokotasunera, eta egun batetik bestera asko aldatu daitezke erabilpenak eta maiztasunak. Horren adibide, Instagramek beste sare sozial batzuengandik bereganatu dituen funtzioak. Adinaren arabera ere aldaketa handiak topa ditzakegu: sare sozial ezberdinak erabiltzen dituzte 12 urteko edo 18 urteko ikasleek. Eta, nola ez, “klaseko kontuetarako” ere erabiltzen dituzte.
-
Hizpidea: Enborra | Gasteizko gazteen arteko sare sozialen erabilerak -Joseba Fernández de Landa-??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!