Emergentzia klimatikoa | “Arrisku handiak daude 1,5etik 2 gradutara pasatzean”
Unai Pascual ikerlariaren kolaborazioa nazioarteko atalean emergentzia klimatikoaren inguruan.
Nazioarteko atal honetan ez gara herrialde bateko aktualitatera joango, begirada emergentzia klimatikoan jarriko dugu. Aldaketa klimatikoari dagokionez egoera larrian gaude, COP27 gailurra azaroan bilduko da eta ez da neurri handirik espero. Euskal Herrian irailaren amaieran artikulatzen hasi zen herri mugimendu ekologista berria Ekotopaketetan.
Horretara guztietara gerturatzeko eta maila globalean zertzeladak emateko Unai Pascual, Ikerbasque-eko ikerlaria Euskadiko Klima Aldaketarako ikerketa zentruan, izan dugu gurekin.
-
Suelta la olla: Emergentzia klimatikoa | "Arrisku handiak daude 1,5etik 2 gradutara pasatzean"00:26:20
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!