Elurre Iriarte (Hilbeltza): “Gu-geronek poesiaren kriminalak errezitaldia burutuko dugu”
Urtarrilaren 20a eta 27a bitartean ospatuko da (H)ilbeltza, Euskal Nobela Beltzaren astea, Baztanen.
(H)ilbeltza, Euskal Nobela Beltzaren astea, ospatuko da datorren urtarrilaren 20a eta 27a bitartean. Baztango herri desberdinetan zehar, liburu aurkezpenak, mahai-inguruak eta errezitalak ospatuko dira eta nobedade gisa, aurtengoan, erakusketa bat ere antolatu dute, Begoña Durrutyren “Bereterretxeren kanthoria”, hain zuzen ere, urtarrilaren 13a eta 26a bitartean Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean ikusgai izanen dena.
Baztango Udalak eta Txalaparta Argitaletxean elkarlanean sortutako (H)ilbeltza beka 4. urtez aurkeztu dute. Sormenean eta itzulpenean laguntzeko helburua dauka honek eta aurtengoan, itzulpen lana izanik, Massimo Carlottoren obra bat izango da itzuli beharrekoa.
Honen guztiaren inguruan hitz egiteko, (H)ilbeltzako kidea den Elurre Iriarte izan dugu Hizpidean.
(H)ilbeltzak antolatutako egitaraua, ondoko estekan eskuragarri: http://ilbeltza.blogspot.com/p/egitaraua.html
Elkarrizketa guztia hemen entzungai.
-
Hizpidea: Elurre Iriarte (Hilbeltza): "Gu-geronek poesiaren kriminalak errezitaldia burutuko dugu"00:16:02
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!