Ekialde hurbilaren askapenerantz, elkartasun internazionalista
Ainhoa Alberdirekin begiratu dugu zer utzi digun ikasturteak.
Ikasturteko azken kolaborazioan, Ainhoa Alberdik Ekialde Hurbilera eraman gaitu, beti bezala. Ikasturtearen errepasoa egin dugu, hainbat herrialdetan egoera nola dagoen aztertu, eta internazionalismoaren ulerkeraz hausnartu du Alberdik. Elkartasun internazionalista etxean hasten dela, eta hori kontutan hartuta dei egin du Askapenak antolatutako jardunaldietan parte hartzera. Bizi Elkartasun Internazionalista, ekainaren 11,12 eta 13an, Hernanin. Epez kanpo, baina izen emateko aukera dago oraindik askapena.eus orrialdean.
Kolaborazio osoa hemen entzungai.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!