“Egungo gizarte-ereduak merkatua kokatzen du erdigunean; guk, bizitza jarri nahi dugu, eta horri garrantzia eman”
Datorren martxoaren 8rako deitutako greba feminista dela-eta, atal berri bat zabaldu dugu HIZPIDEAn: asteartero, 09:30ean, grebak jorratuko dituen lau ildo nagusiei buruzko solasaldia egingo dugu, gaian adituak diren emakumeekin. Zaintza, hezkuntza, enplegua eta kontsumoari buruz arituko gara, beraz, eragile feminista ezberdinekin. Gaurkoan, zaintza-lanen gaiari heldu diogu, Mugarik gabe elkarteko Aitziber Romerorekin eta Bizkaiko Etxeko Langileen Elkarteko Isabel Otxoarekin. Etxeko langileen egoeraz ez ezik, soldatapekoak ez diren zaintza-lanez ere hitz egin dugu, baita zaintza-lanei bisibiklizazio handiagoa emateaz ere.
-
Hizpidea: "Egungo gizarte-ereduak merkatua kokatzen du erdigunean; guk, bizitza jarri nahi dugu, eta horri garrantzia eman"??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!