Edurne Agirre (LAB): “Osakidetzak ez ditu irtenbideak jartzen lehen arreta hobetzeko, haien helburua da osasun publikoa gero eta gehiago kaltetu eta pribatuei etekinak ematea”
Greba eta mobilizazioak lehen arretan eta osasun sistema publiko osoan gaur, bihar eta astelehenean.
Borroka fase berria zabaldu da euskal osasun sisteman. Atzo Gasteizen Santiagoko Larrialdietako langileek mobilizazioa egin zuten Larrialdien itxiera salatzeko. Bestalde, gaur bertan Lehen Arretako greba dago deitua Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan. Bihar, larunbata, manifestazioak egingo dituzte eguerdiko 12.00etan Bilbon, Donostian eta Gasteizen, osasun publikoaren defentsan. Eta astelehenean, hilaren 28an, EAEko osasun sistema publikoko langile guztiak daude greba egitera deituak.
Testuinguru honetan, LAB sindikatuko Lehen Arretako delegatuarekin hitz egin dugu, Edurne Agirrerekin. Lehen arretaren egoera aztertu dugu berarekin, instituzioen papera aztertu eta konponbidea nondik etorri beharko litzatekeen azaldu digu Agirrek. Bestalde, pribatizazioaren mehatxuaz, Santiagoko Larrialdien atalaz eta osasun sistema publikoaren egoera orokorraz ere hitz egin dugu, besteak beste.
Hemen entzungai.
-
Hizpidea: Edurne Agirre (LAB): "Osakidetzak ez ditu irtenbideak jartzen lehen arreta hobetzeko, haien helburua da osasun publikoa gero eta gehiago kaltetu eta pribatuei etekinak ematea"00:24:25
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!