Diputazioak baso suteen udako brigada ez duela kontratatu ohartarazi du EH Bilduk
Erabakia "oso larria" dela esan du batzarkide taldeak, "kontuan hartuta klima aldaketak izugarri areagotu duela udako baso suteen arriskua eta hauen tamaina". through Alea.eus
EH Bilduko batzarkide taldeak Jone Berriozabal Berdintasun, Euskara eta Gobernantza saileko diputatuaren agerraldia eskatu du, azalpenak eman ditzan ” udako suteak prebenitzeko taldea zergatik ez duen oraindik kontratatu”. EH Bilduk jasotako informazioaren arabera, foru gobernuak ez du oraindik erabaki udako baso suteak saihesteko langile taldea kontratatuko duen edo ez. Hortaz, diputatuaren agerraldia eskatu dute, Arabako Suhiltzaileak Erakunde Autonomoan egiten ari den kudeaketaz eta udako brigada horren kontratazioaren atzerapenaz azalpenak emateko.
“Kontuan hartuta dagoeneko maiatzean gaudela eta holako kontratazio baten tramitazioak bizpahiru hilabete eramaten duela, esan nahi du aurten ez dela talderik egongo lanean Araban baso suteak prebenitzeko eta behar izanez gero, itzaltzeko lanetan laguntzeko”, adierazi dute EH Bildutik. Erabakia “oso larria” dela esan du batzarkide taldeak, “kontuan hartuta klima aldaketak izugarri areagotu duela udako baso suteen arriskua eta hauen tamaina”.
EH Bilduk gogora ekarri du, gainera, indarrean dagoen Arabako Larrialdietako Planaren arabera, “baso suteak direla, uholdeekin batera, gure lurraldeak datozen urteetan pairatu ditzakeen mehatxu handienak”.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!