Desarrollismo kontserbadorea, Trumpismoa, eta Errusiako egoera ekonomikoa
Ekonomia eta geopolitika kolaborazioa Ekai Centerreko Adrian Zelaiarekin.
Aurreko saioan Zelaiak azaldu zizkigun munduan borrokan dabiltzan 3 ildo nagusiak. Gaurkoan, horietako batean sakondu digu, desarrollismo kontserbadore edo Trumpismo deituko genukeen hartan.
Bestalde, Errusiako egoera ekonomikoa aztertu digu Adrian Zelaiak. Sobietar Batasunaren herentzia, produktibitatea, kontsumoa eta aurrera begirako erronkak aipatu dizkigu, besteak beste.
Hemen entzungai.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!