Camilo Catrillanca maputxearen erahilketa eta Giza Karabana Tijuanan
Igarki de Robles kolaboratzaile internazionalista izan dugu gaur Hizpidean. Txileko estatuaren kontrolpean dagoen Wallmapuko lurretan Camilo Catrillanca weichafe maputxea erahil zuten indar polizialek azaroaren 14an, eta mobilizazio asko egon dira gertaera hauek salatzeko. Honi buruz hitz egin digu Igarkik.
Bestalde, duela aste batzuk Hondurastik abiatu zen giza karabana Tijuana hirira heldu da eta AEBtako mugan dago jadanik. Karabanaren inguruko berriak ere ekarri dizkigu Igarkik.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!