“Bizilagunekin” plataforma sortu dute Donostian, turismo-ereduak bertakoengan duen eraginarekin kezkatuta
“Bizilagunak” plataformak turismo-ereduarekin kezkatutako donostiarren plataformatzat definitzen du bere burua. Turismoaren masifikazioaren eraginez, Donostiako herritarren bizimodua okertzeko joerak kezkatuta ageri dira plataformako kideak, hala nola etxebizitzen prezioaren igoera, lanaren prekarizazioa eta hiria merkantilizatzea. June Aretxalde plataformako kidearekin hitz egin dugu plataformaren asmoez. Turismo-ereduaz zenbait ikuspegitatik hausnartzeko jardunaldiak antolatu dituzte eta manifestazioa egingo dute maiatzaren 25ean.
-
Hizpidea: "Bizilagunekin" plataforma sortu dute Donostian, turismo-ereduak bertakoengan duen eraginarekin kezkatuta??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!