Bittor Gonzalez (LAB): “Gasteizko gizarteak ez du denda eredu hau eskatzen”
SuperCor supermerkatuaren irekiera polemikoaren ondoren, bigarren supermerkatu batek zabalduko ditu ateak Gasteizen urtean 365 egunez, goizeko zazpiretatik goizaldeko ordubatak arte. Langileen lan baldintzak, inguruko denda txikiak eta gizartearen kontsumo eredua kaltetuta irtengo direla salatu dute langileek.
Simply kateak zabalduko du Urriaren 18tik aurrera eredu honetan oinarrituta Gasteizen egongo den bigarren supermerkatua. Bittor Gonzalez LABeko kidearekin hitz egin dugu Hizpidean, negozio eredu honen arriskuez jabetzeko, eta honen aurrean egin daitezkeenez hausnartzeko.
Elkarrizketa osoa entzungai hemen.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!