Bittor Gonzalez (LAB): “Azpikontratazio sistema makurra da langileontzako.”
"Baskongadetako osasungintza ez da lehengoa bezala, desmantelatzen ari dira."
Osakidetzak azpikontratatutako garbitzaileek astebeteko greba egiten ari dira. Gutxi gorabehera, 2.500 langile daude grebara deituta eta atzokoan, Bizkaiko Gurutzetako Ospitalean polizia autonomikoak hainbat grebalari atxilotu eta zauritu zituen.
Greba deitu duten LAB, UGT, CCOO eta ESK sindikatuen arabera, ez dute eskatzen “homologaziotik harago joatea”. Alegia, azpikontrataturik ez dauden langileen baldintza berdinak nahi dituzte: garapen profesionalaren deialdi ezberdinetara sarbidea izatea eskatzen dute; lanpostu hutsak betetzeko sistema “bidezkoagoa” izatea; txanda kontratuari lotutako erretiro partziala hartzeko eskubidea izatea; eta Osakidetzako langileek aitortuta dituzten baimenak eta lizentziak izatea.
2018an abiatu zituzten lan hitzarmen berriaren negoziazioak, baina blokeatuta dagoela diote. Enpresak “jarrera erosoan” kokatu direla salatu dute sindikatuek, eta erantzukizuna Osakidetzako zuzendaritzari egotzi diote. “Ez dute sindikatuekin ezer ere adostu nahi, Osakidetzaren zuzendaritzaren aldez aurreko oniritziarekin ez bada”.
LAB sindikatuko kidea den Bittor Gonzalez garbitzailea izan dugu Hizpidean.
Hemen entzungai.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!