Bikotekako kontzertua: Eten, Roto eta Piketa
Ez da askotan gertatzen, kontzertu batera joan eta 3 talde ikustea, eta guztira, taulagainean, 6 lagun; Publikoan, gehixeago. Pasa den larunbatean gertatu zen Gasteizko Gaztetxean, Eten, Piketa eta Roto taldeek jo baitzuten. Ostiralean hitz egin genuen eurekin.
Batetik, Ibaizabalen ezkerraldeko Eten-darrak izan genituen gurean, eta, besteak beste, euren ATX lan berriaz mintzatu ginen Ibon RG-rekin.
Bestetik, Piketa taldeko Jonekin hitz egin genuen, eta euren 20 kantuak entzun ahal izan genituen elkarrizketak iraun zuen 10 minutu eskasean. Grind Core azeleratua, aizue!
Hirugarrenak, berriz, etxekoak: Roto talde hasiberrikoak. Talde hasiberria bai, baina taldekideek euren hatz, eztarri eta oinak Naut, Trumbo eta Bronze taldeetan urratuak dituzte lehendik ere.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!