Txema Matanzas: “Herrigintza eta eskuzabaltasuna behar ditugu ezker abertzalearen oinarriak berreraikitzeko”
10 urte eta 9 hilabeteko kondena bete ostean, abenduaren 28an aske gelditu zen Txema Matanzas santurtziar gasteiztartua. Azken 10 urtean lehen aldiz, askatasunean igaro ditu gabonak 18/98 auziko azkenaurreko presoak.
Eta gabonetatik bueltan, Araba Hizpiden izan da urte hauen guztien errepasoa egiteko, betiere ikuspegi pertsonaletik: 18/98 auzia, espetxetik bizi izan duen ezker abertzalearen estrategia aldaketa, ETAren bilakaera zein armagabetzea, euskal preso politikoen egoera, Euskal Herriaren etorkizuneko erronka politiko nagusiak… eta nola ez, Katalunia izan ditu hizpide.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!