OkupaTU Gasteiz, koloreak protagonista izan ziren egunaren aftermoviea
OkupaTU Gasteiz eguna ez zen soilik goizeko manifestazioa izan. Behin mobilizazio nagusiko ekitaldia amaituta, ehunka lagunek debekatutako bazkari desobedientea egin zuten posible Santa Maria plazan. Segituan, eta tabernetan bertako DJ-ak zeuden bitartean, kontzertuak: bakarlariak hasieran, Karrocerias Betoño, Trikoma eta DJ gehiago. Gaueko ordu txikiak arte luzatu zen ospakizun jaiaren irudiak bildu ditu Hala Bideok laburpen-bideo honetan.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!