Dispertsioa salatu dute Agate Deuna bezperan
Agate Deuna bezperan batzen diren talde eta abesbatzen artean, atzo bazen talde bat nabarmendu zena. Agate Deuna aitzaki, hiriko erdigunetik ibili zen abesten, baina bitartean kide batzuek presoen aldeko banderolak eskegitzen ibili ziren. Bestalde, gauean, Santa Maria plaza berritu berrian, kotxe bateko txapa bat eskegi zuten Santa Maria katedral zaharretik. Honi lotuta pankarta bat zegoen “16 muert@s, dispertsiorik ez” leloarekin. Gaur goizean kotxea kenduta zegoen.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!