Beñat Azkargorta (EH Kom): “Telekomunikazioen arloan Espainian zein Frantzian oligopolio egoera argia dago.”
“Estatu egitura propiorik ez izateak asko mugatzen gaitu.”
Arrakala digitala ezabatzeko bidean, telekomunikazio burujabetza eta herri ikuspegitik, Euskal Herrian telekomunikazio-sare neutro eta irekiak eratu eta hedatzeko helburuarekin jaio da EH kom. Irabazi asmorik gabeko kooperatiba integral eredua jarraituz eratutako proiektu hau Udalbiltzak, Izarkom-ek eta Hiritik At-ek sustatu dute elkarlanean, hainbat udal ordezkari eta adituren parte hartzearekin. Gaurkoan EH Kom kooperatiba berriko langilea den Beñat Azkargorta izan dugu Hizpidean.
Hemen entzungai.
-
Hizpidea: Beñat Azkargorta (EH Kom): “Telekomunikazioen arloan Espainian zein Frantzian oligopolio egoera argia dago.”00:11:08
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!