Rosa Iriarte: “Disidentzia politikoaren aurkako beste epaiketa bat izango da gurea”
“Basque Lives Matter. 9ak libre!” lelopean kanpaina abiatu dute Ekin antolakundearen zuzendaritza osatzea leporatuta auzipetuta dauden 9 euskal herritarren alde. Maiatzaren 17tik aurrera epaituko dituzte, eta hainbat ekimen iragarri dituzte data hori iritsi bitartean. Rosa Iriarte bederatzi auzipetuetako batekin hitz egin du HIZPIDEAk. Tortura-saio latzak jasan behar izateaz gain, 2010ean atxilotu eta prebentiboki ia bi urtez kartzelatu zituztenetik, bizi-proiektua osatzeko aukera erabat mugatuta izan dutela ere salatu du Iriartek. Kanpainaren barruan, erakunde eta gizarte eragileetako solaskidetza lortu nahi dute, eta bi mahai-inguru egingo dituzte legelariarekin, euren kasuaren berri emanez.
-
Hizpidea: Rosa Iriarte: "Disidentzia politikoaren aurkako beste epaiketa bat izango da gurea"??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!