Badator Zebrabidea. Gurutzatu arratsaldeak gurekin!
Udako deskantsuaren ondoren, Zebrabidea berriz ere uhinetan izango da Urriaren 20tik aurrera. Astelehenetik aurrera, beraz, arratsaldeak gurutzatzeko gure konpainia izango duzue 16:00etatik 19:00etara.
Aurreko kurtsoetan bezala, honako honetan ere elkarlanean egindako irratsaioa izango dagurea, hiru irratik elkarlanean ekoitziko bait dugu kurtso honetan Zebrabidea. Info 7 eta Antxeta irratiak izango ditugu gure abenturan bidelagun.
Denboraldi berri honetan entzuleontzat informazio, iritzi eta entretenimendu iturri izan nahi dugu, eta honetarako, era guztietako kolaborazio, albiste-kontakizun eta elkarrizketak izango ditugu. Hau guztia bi atal nagusitan egingo dugu, orain arte egin izan dugun moduan: 16:00etatik 18:00etarako tarte nazionalean Euskal Herri mailako gaiak jorratuko ditugu eta 18:00etatik 19:00etara aldiz, Arabako gaiak izango ditugu hizketagai.
Nobedaderen bat ere topatuko du entzuleak aurtengoan. Hauek zein diren jakin nahi baduzu, astelehenetik ostiralera topatuko gaituzu Hala Bedi, Antxeta, Info7 eta Euskal Herriko beste hainbat irrati libreren uhinetan.
Eskutik heldu eta zuritik beltzera, beltzetik zurira, salto batean pasako dugu arratsaldea.
“Espailoitik espaloira, Zebrabidea!”
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!