Greba egingo dute Arabako adinekoen egoitzetan martxoaren 30ean
Patronalak negozioazio blokeatzen jarraitzen du langileentzako baldintza prekarioekin, ELA eta LAB sindikatuek salatu dutenez.
Gehiago…
Gehiago…
Patronalak negozioazio blokeatzen jarraitzen du langileentzako baldintza prekarioekin, ELA eta LAB sindikatuek salatu dutenez.
Kontseilu Sozialista Gasteiz-ek mobilizazioa deitu du martxoaren 19rako “Bizitzaren garestitzea gelditu!” lelopean. Argindarraren, gasaren, elikagaien edota gasolinaren prezioen gorakada salatuko dituzte.
Pasa den otsailean Argantzongo Udalak osoko bilkuran baztertuko zuen Gaztela eta Leongo Juntak Trebiñu Araban integratzeko zenbait ekimen bultzatzen zituen erabakia bertan behera uzteko egindako eskaera.
Auzoan Bizi eta Herrizoma Elikadura Sareak antolatu dute jaialdia elkarlanean, herri egiturak indartzea helburu. Larunbat honetan izango da Gasteizko Alde Zaharrean: herri bazkaria, jolasak eta Pelax eta Bidelapurrak taldeen kontzertuak izango dira, besteak beste.
Lurralde oreka sustatzea administrazio publiko ezberdinen helburua izan arren, Gasteizek Araban duen nagusitasuna inoizko handiena da egun. Horrez gain, gero eta trinkotuago daude Gasteizen etorkizunean estrategikoak izango diren sektore ekonomikoak, lehen sektorea salbu. Arabako egitura ekonomikoa egokitu behar da lehiakortasuna, neutraltasun klimatikoa, digitalizazioa eta erresilientzia areagotzeko, egitura hori izango baita arabarron biharko ongizatearen eta kohesio sozialaren zutabea.
Hil honen amaieran Amurriotik abiatuko den Korrikaren aurkezpen soziala egin dute Gasteizen.
Eusko Jaurlaritzak 2021ean iragarri zuen Salburuako Insitutuko obrak 2022an hasiko zituztela, 2024-25 ikasturterako bukatzeko. Ordutik, baina, ez dute beste berririk izan. Errekabarriko Eguzki eta Salburua eskolako Aintzira guraso elkarteek agerraldi bateratua egin dute, Salburua auzoko institutua egitekoak diren lekuan, obren atzerapena salatzeko.
Asanblada irekia egingo dute astelehenean, martxoak 14, Judimendiko Auzo Elkartean. Judimendikoa den eta auzoaren komunitatearen parte izan nahi duen edonori zuzendu diote bilerara gerturatzeko gonbidapena.
Otsailaren 28rako zegoen iragarrita Juan II. kaleko “Juani” etxe okupatuaren lehen solairuaren desalojoa. Egun horretan ez ziren hustera etorri, eta gaurko igorri zuten bigarren agindua. Gaur goizeko lehen ordutik bertaratu dira polizia eta sarrailagileak, eta dagoeneko hustu eta tapiatu dute etxea.
Otsailaren 28rako zegoen iragarrita Juan II. kaleko “Juani” etxe okupatuaren lehen solairuaren desalojoa. Egun horretan ez ziren hustera etorri, eta gaurko igorri zuten bigarren agindua. Gaur goizeko lehen ordutik bertaratu dira polizia eta sarrailagileak, eta dagoeneko hustu eta tapiatu dute etxea.
Korrika eguna egin zuten larunbatean, Korrika Kulturalaren egitarauaren baitan. Martxoan eta apirilean beste hainbat ekimen ere izango dituzte, tartean, “erre. Aldarri bat bertsoz” antzezlana larunbat honetan.