‘Euskaldunon Egunkaria’ itxi zutela 20 urte dira gaur

Otsailaren 20an bete dira 20 urte Euskaldunon Egunkaria Guardia Zibilak indarrez itxi zuenetik, Juan del Olmo Auzitegi Nazionaleko epailearen aginduz. “Euskarazko egunkaria itxi duzue baina hemen gaude”: halaxe erantzun zuten langileek, biharamunean Egunero argitaratuta. Lau hilabetera sortu zen Berria.

[ARGAZKI GALERIA] Inauteri Herrikoiak Gasteizko kaleetan zehar

“100 urte baino gehio Gasteiz Eraldatzen”. Hala Bedi irratiak 40 urte beteko ditu, Gasteizko Gaztetxeak 35, Auzolana Pilotalekuak 15, Errekaleorrek 10 urte eta Sumendik 7. Guztira ehun urte baino gehiago dira eta, ospatzeko, inauterietan egin dute lehen ekimena.

Las instituciones públicas modifican el convenio del Memorial del 3 de marzo horas antes de la asamblea de la asociación

Errefuxiatuen zentroak “harrera integral eta duina” bermatzeko bost neurri proposatu ditu Ongi Etorri Errefuxiatuak Arabak

OEEk alderdi politikoek sortutako eztabaidaren markotik kanpo kokatu du bere burua. Beharrezko 5 neurri aldarrikatu ditu Gasteizen errefuxiatuentzako harrera-zentro “integral eta duin baterako”.

EHUk 34 ikasle grebalariri irekitako espedienteak atzera botatzeko mobilizazioa Gasteizko campusean

Larrialdiko ebakuntza eginda ostatu gabe zen gizonarentzako aterpea lortu du Auzoan Bizik

GKS antolakundeak salatu du 1.500 euroko isuna jaso duela Laudioko Udaltzaingoaren aldetik, pankarta bat jartzeagatik

Urtarrilaren 28an egindako manifestaziora deitzeko pankarta jartzen ari zirela, GKSko zenbait militante identifikatu zuen Laudioko Udaltzaingoak eta 1.500 euroko isuna heldu zaie ekintzaileei.

Larrialdiko ebakuntza egin ostean etxegabe bat kalean utzi dutela salatu du Auzoan Bizik

“Asko dira DAI-a ez zabaltzearen ondorioz garai luze honetan kalean bizitzera behartuta daudenak; besteak beste, Auzoan Biziko hainbat kide. DAI-a zabaldu beharrean, Udalak modu intermitentean handitzen eta murrizten ditu CMAS eta udal aterpeko plazak.”

HALABEDITARRAK | LANDER PEREZ PICAZO: «Artea guk historian uzten dugun marka bat da, azken finean, gure gizatasun eta gizartearen katalizazio bat»

Lander Perez Picazo artista gasteiztarra izan dugu gaur Hala Bedin. Atzerrian arte ikasketak egiten urte luzez egon ondoren, Gasteizen dago berriz ere, eta lanean jarraitzen du.
Otsailaren 8tik erakusketa bat dauka martxan Arte eta Lanbide Eskolan, “Lehenik marrazkia izan zen” izenekoa.
Artearen beharraz, bere ibilbideaz, erakusketaz eta beste gauza askori buruz hitz egin dugu.

Familia baten etxegabetzea gerarazteko exijitu diote Gasteizko Udalari eta Blackstone putre funtsari

HALABEDITARRAK | Edurne Azkarate: «Jendea nazkatu egin da bigarren mailako euskaldun izateaz»

Ainhoa Pardinak, Hizpideko euskara kolaboratzaileak, Edurne Azkarate aktorea elkarrizketatu du. Oiongo aktoreak Irati pelikulan hartu du parte, beste gauza askoren artean. Iratiko euskarari buruz, Oiongo egoera soziolinguistikoaz, bertsolaritzaz, euskal zentro eta periferiaz aritu dira, besteak beste.

HALA BIDEO | Hertzainaken azken kontzertua

Hertzainak taldeak behin betiko esan zuen agur Gasteizen urtarrilaren 6an emandako kontzertuan. Azkena gure alde bira txikiari bukaera eman zion ekitaldi hark Mendizabalan, 10.000 lagun baino gehiago bilduta eta euskal kulturgintzako hamaika gonbidaturen laguntzarekin.

Askabide klinikak pazienteek eta langileek pairatzen duten abortuaren aurkako jazarpena salatu du Gasteizen

Desde el abismo dice adiós después de 9 años