Martxan da berriz Jimmy Jazz aretoa ‘streaming’ bidezko jaialdi batekin

Ekainaren 6an ‘streaming’ bidez zabalduko ditu ateak Gasteizko Jimmy Jazz aretoak “EHan SORTUA” jaialdiarekin. Arkada Social, Brigade Loco, Rotten XIII eta The Guilty Brigade taldeak arituko dira oholtza gainean. Kontzertua doakoa izango da baina borondatezko ekarpenak egiteko aukera egongo da.

Gastu militarrak gizarte-beharrizanetarako bideratzea eskatu zuten atzo Andra Mari Zuriaren Plazan

Bakearen eta Armagabetzearen aldeko Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatu zen atzo, maiatzak 24, eta zenbait talde feministek eta antimilitaristek elkarretaratzea egin zuten Andra Mari Zuriaren Plazan.

Herritar talde batek Patxi Ruizen aldarrikapenak luzatu dizkie Espainiako Gobernuan dauden talde politikoei

Gasteizko PSOE eta PODEMOS alderdien egoitzetara hurbildu da herritar talde bat gaur eguerdian. Patxi Ruiz euskal preso politikoak aurrera daraman gose eta egarri grebaren aldarrikapenei erantzuteko eskatu diete bi egoitzetan utzitako gutunen bidez.

Elkarretaratzea egingo dute Gasteizen Bakearen eta Armagabetzearen Aldeko Emakumeen Nazioarteko Egunean

Maiatzaren 24an, igandea, performance bat egingo dute Andra Mari Zuriaren Plazan. Gizartea desmilitarizatzeko eta gastu militarrak gizarte beharrizanetarako-bideratzea eskatuko dute.

Ikasleek bizi duten egoeraren aurrean hainbat aldarrikapen jarri dituzte mahai-gainean

Konfinamenduaren eraginez ikasleek bizi duten egoera ezagutzeko galdetegia jarri zuen martxan Ikasleen Gasteizko Autodefentsa Sareak eta 880 erantzun jaso ditu orotara. Galdetegien ondorioetatik abiatuta zenbait aldarrikapen jarri dituzte mahai-gainean, tartean “kalse presentzialetara ez itzultzea”.

Patxi Ruizen aldeko manifestazio batek zeharkatu ditu Gasteizko kaleak

Gasteizko Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Kontrako Mugimenduak manifestazioa burutu du gaur Murtzia II espetxean gose eta egarri greban dagoen Patxi Ruiz euskal preso politikoarekin elkartasuna adierazteko, ehunka lagun batu dira.

Ugarituz doaz Patxi Ruiz euskal preso politikoaren aldeko elkartasun keinuak

10 egun beteko ditu Patxi Ruiz euskal preso politikoak gose eta egarri greban. Elkartasun keinuak ugaritzen doaz Gasteizen: Astelehenean abiatutako txandakako baraualdira 50 lagun batuko dira eta gaur arratsaldeko 20:30etan manifestazioa deitu du Aministiaren Aldeko eta Errepresioaren Kontrako Mugimenduak.

Informatzen jarraituko dugu, Polizia salatuko dugu

Denbora tarte laburrean ARGIAko eta HALA BEDIko kazetarien lana oztopatu du Poliziak Gasteizen. Maiatzaren 7an Gasteizko udaltzain batek ARGIAko kazetariak etxegabetze batekin erlazionatutako polizia operazioaren irudiak hartzea ekidin nahi izan zuen. Maiatzaren 8an, Talka espazio okupatu feministaren desalojoaren aurkako protestez informatzeko trabak jarri zizkion Ertzaintzak HALA BEDIko kazetariari.

Bi kasuetan, mehatxuak eta gezurrak erabili ditu poliziak. Kazetarien Euskal Elkargoak (KEE) eta Euskal Kazetarien Elkarteak (EKE) babesa adierazi diete bi hedabideei. ARGIAk eta HALA BEDIk elkarrekin poliziaren jarrera salatuko dugu Sindikoan eta Arartekoan, eta KEE eta EKE elkarteak izango ditugu ondoan

Jai herrikoien aldeko deia luzatu dute Hego Euskal Herriko lau hiriburuetatik

Ohar bateratua kaleratu dute Hego Euskal Herriko lau hiriburuetaan jai herrikoien alde lan egiten duten eragileek. Instituzioek baztertu dituztela eta jaiak bertan behera geratu izanaren berri prensta bidez jakin dutela salatu dute. Euskal Herriko jai batzorde guztiak “inoiz baino gehiago” jai herrikoien alde antolatzera deitu dituzte, “modu berritzaileak eskainiz”.

El Colegio y la Asociación Vasca de Periodistas han denunciado las amenazas que recibieron periodistas de Argia y Halabedi

A principios de mayo periodistas de Argia y Hala Bedi recibían amenazas por parte de la Policía Municipal de Gasteiz y la Ertzaintza. El CVP y la AVP han denunciado que este tipo de actuaciones van en contra la libertad de prensa.

Hiru urte betetzen ditu Errekaleor auzoko argi mozketak

2017ko maiatzaren 18an Ertzaintzak Errekaleor auzoko argindarra moztu zuen. Orduan altxatu zen elkartasun olatu erraldoiak, ordea, egoera irauli eta Europako irla energetiko handiena bilakatu zuen auzoa, milaka pertsonen ekarpenari esker.

Patxi Ruizen aldeko txandakako baraualdia abiatuko dute Gasteizen

Gaur goizeko 10:00etatik aurrera gose eta egarri greban dagoen Patxi Ruiz euskal presoaren aldeko txandakako elkartasun barauladia hasiko dute. Baraualdiaren antolatzaileek nabarmendu dute “antolakuntzak eta presioak” soilk alda dezaketela espetxeetako egoera.

Larunbateko eraso matxista elkarretaratze bidez salatu du Mugimendu Feministak

“Erasorik ez, erantzunik gabe” lemapean, indarkeria matxista gaitzetsi eta elkar babestu zein saretzeko beharra azpimarratu dute.

Bertan behera geratu dira Gasteizko 2020ko jaiak

Gasteizko Udalak iragarri du ez dela Gasteizko jairik ospatuko aurten. Bilboko eta Donostiako udalekin batera hartutako erabakia da. Gasteizko Txosnek albistea sare sozialen bidez jaso izana salatu dute.