Askapena erakunde internazionalistaren brigadak aurkeztu dituzte Gasteizen
Askapenak 2017ko brigadak aurkeztuko ditu martxoan zehar Gasteizen. Erakunde internazionalistako kidea den Igarki De Roblesekin hitz egin dugu gaur ARABA HIZPIDEn. Aurten, hiru bloketan banatu dituzte brigadak:
- Palestina.
- Brasil, Argentina/Uruguay, Bolibia, Venezuela, Brasil, Kuba eta Mexiko.
- Italia, Bretainia eta Herrialde Katalanak.
Brigadekin, internazionalismoa praktikan jartzeko aukera itzela eskaintzen dute erakunde internazionalista ezberdinek eta, akaso, Euskal Herriko brigada potenteenak Askapenaren eskutik datoz. Gainera, brigadak aitzaki, formakuntza eta aurkezpen saio ezberdinak planteatu dituzte Gasteizen, gaur bertan hasiko diren saioekin. Arabako hiriburuan, martxoaren 1ean, Gasteizko Kanpusean, martxoaren 9an Hala Bedi Tabernan eta martxoaren 23an Errekaleorren egingo dituzte aurkezpenak.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!