Asisko Urmeneta (Sugarren mende): “Sorgin ehizak Inperioaren nagusitasun geopolitikoa bermatzea zuen oinarri”
Sorginen eta Inkisizioaren inguruko ikuspegi berria txertatu nahi izan du Urmenetak liburuan.
Sugarren mende liburua argitaratu du Asisko Urmenetak, 16 eta 17. mendeetan “mugako” euskal lurretan emandako gertakariak ekarriz. Sorgin-ehiza deitutako horri buruz dena idatzita omen dago, baina ikuspegi berri batekin ekin nahi izan dio Asiskok lan honi.
Asisko Urmeneta bera izan dugu gaur Hizpidean, eta liburuaren nondik norakoak azaldu dizkigu. Inkisizioaren asmo ezkutuak, sorginen iruditegia, 16. mendeko geopolitika eta beste hainbat kontuz aritu gara, sakon.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Asisko Urmeneta (Sugarren mende): "Sorgin ehizak Inperioaren nagusitasun geopolitikoa bermatzea zuen oinarri"00:40:35
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!