Aritz Villar (Ehun): “Espainiapean eta Frantziapean jarraitzeak Euskal Herriarentzako heriotza dakar.”
"Burujabetza ekintzak behar ditugu, beti ere Euskal Errepublikaren txapelarenpean."
Azaroak 5erako batzarra deitu du Ehun euskal errepublikarren mugimenduak Hendaiako gaztetxean. Goizeko 10:00etan hasita ondorengo gaiak landuko dira:
1. Ehunen ibilbidea.
2. Burujabetza iraultzarako Bostekoa.
3. Ehunen hurrengo pausuen eztabaida.
4. Ekintza berri baten prestaketa.
Izena emate helbide elektroniko honetan egin daiteke: info@ehun.eus
“Euskal Errepublika kalabazatik plazara, II. Ehun plaza” delako honen xehetasunak eman dizkigu Aritz Villar errepublikarren mugimenduko kideak Hizpidean.
Hemen entzungai.
-
Hizpidea: Aritz Villar (Ehun): "Espainiapean eta Frantziapean jarraitzeak Euskal Herriarentzako heriotza dakar."00:05:30
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!