Desobedientziari buruzko jardunaldiak Gasteizen: Gaurdanik, gugandik, desobedituz eraiki!
Hezkuntza Plataformen Topaguneko Blanca Martinez de San vicente eta Eleak mugimenduko Zigor Oleaga izan dira gaur ARABA HIZPIDEn. Desobedientziari buruzko jardunaldiak egingo dituzte datorren maiatzaren 13 eta 14an Gaurdanik, gugandik, desobedituz eraiki! lelopean, Eleak mugimenduak, Joxemi Zumalabe fundazioak, Hezkuntza Plataformen Topaguneak, Fracking ez!-ek, Ernaik eta HALA BEDI IRRATIAk antolatuta. Hainbat gai jorratuko dituzte ostiral eta larunbateko saioetan: desobedientzia instituzioetatik egin daitekeen aztertuko dute ostiral arratsaldean eta praktika desobediente ezberdinak ezagutzeko aukera izango da larunbatean zehar, besteak beste. Egitarau osoa hemen ikus dezakezue.
-
Hizpidea: Desobedientziari buruzko jardunaldiak Gasteizen: Gaurdanik, gugandik, desobedituz eraiki!??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!