Alberto Garcia (Ahal Dugu): “Herritarrek Gasteizko proiektuetan erabakitzeko ahalmena izan behar dute”
Gasteizko Udal Gobernu berriak urte bat bete du. Alderdi ezberdinekin balorazioa egiteko ordua da, eta hasteko, Ahal Duguko Alberto Garcia elkarrizketatu dugu. Ustelkeria, tranbiaren luzapena, herritarrei galdeketak, Irabazirekin konfluentzia, Errekaleor auzoko proiektua, txupinazoaren EHBilduren proposamena… aztertu ditugu. Hurrengo asteetan ere, asteazkenero elkarrizketekin jarraituko dugu. Talde guztiak gonbidatu baditugu ere, Gasteizko Udaleko lau talde agertu dira elkarrizketetan parte hartzeko prest:
Ekainak 8: Irabazi Gasteiz (Erika Martinez)
Ekainak 15: EHBildu (Miren Larrion)
Ekainak 22: EAJ (Gorka Urtaran)
-
Hizpidea: Alberto Garcia (Ahal Dugu): "Herritarrek Gasteizko proiektuetan erabakitzeko ahalmena izan behar dute"??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!