Antolatzaileek positiboki baloratu dute AlFREEdo elkartasun egunak izandako harrera
*aiaraldea.eus-ek ekoitzitako bideoa eta albistea
Larunbatean egin zen Amurrion AlFREEdo elkartasun eguna, Alfredo Remirez Marañoni babesa helarazteko helburuarekin. Egun osoko egitaraua egon zen, eta perfil askotako jendeak hartu zuen parte.
Bi urteko kartzela zigorra, bost urteko zaintzapeko askatasuna eta 16 urteko inabilitazioa eskatzen diote Alfredori, twiterren terrorismoa goratzea egotzita. Datorren otsailaren 27an izango du epaiketa Madrilgo Entzutegi Nazionalean.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!