Angel Oiarbide (Gure Esku Dago): “Erabakitzeko eskubidea gauzatzeko hiriburu aurreratuena da Gasteiz”
Igandean Euskal Herriaren estatus politikoari buruzko kontsultak egingo dituzte Tolosaldean, Oiartzualdean, Hernanin, Astigarragan eta Larrabetzun. Gure Esku Dagoko ordezkariek, antolatzaileekin batera herritarrei dei egin diete 35 udalerrietako galdeketetan parte har dezaten. Baina Araba? Araban, Aramaioren ostean, maiatzaren 7an erabakiko dute Legution. Hala ere, gainontzeko herrialdeekin alderatuta, gehiago kostatzen ari da. Erronka bat era badute Gure Esku Dagotik: hiriburuetan galderak egin nahi dituzte epe motzera. Angel Oiarbide, Gure Esku Dagoko bozeramailearekin hitz egingo dugu HIZPIDEA magazinan.
-
Hizpidea: Angel Oiarbide (Gure Esku Dago): "Erabakitzeko eskubidea gauzatzeko hiriburu aurreratuena da Gasteiz"??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!