Ane Mendiguren (Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialista): “Arazo estrukturala, konponbide estrukturala”
Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistari esker luzatu diete Gasteizen aberriratutako bost familia palestinarrei dauden etxebizitzetan egoteko baimena. Pasa den hilaren 16an egin zuten prentsaurrekoa sindikatuko kideek. Bertan jakinarazi zuten, gobernuari aplikatutako presioak fruituak eman baditu ere, familiek bizileku alternatiba iraunkorrik gabe jarraitzen dutela, eta borrokan dihardutela.
Etxebizitza Sindikatuak salatu duenez, ia urtebetez ostatu pribatu eta aterpetxe artean bizi behar izan dute familiek. Etengabe lekualdatu dituzte ere, hauen artean 10 adingabeko daudelarik. Familiek pairatu dituzten alokairu iruzurrak zein gobernuaren gezurrak seinalatu dituzte.
Gaur, Etxebizitza Sindikatuaren funtzioaz eta familia hauen gaur egungo egoeraz zein etorkizunean eman nahi dituzten urratsei buruz hitz egin dugu.
Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatuko kidea den Ane Mendiguren izan dugu Hizpidean.
Hemen entzungai:
-
Hizpidea: Ane Mendiguren (Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialista): "Arazo estrukturala, konponbide estrukturala"00:31:42
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!