Andu Martinez (AKAB): “Utzi baduzu ostalaritza irekita egoten ezin duzu gero hain neurri murriztaile eta inbasiborik ezarri”
Askatasun Kolektiboetarako Abokatuen taldearen lehen kolaborazioa Hizpidean.
Zuzenbidearen arloa landuko duen kolaborazio berria estreinatu dugu Hizpidean. Gaurkoan, musukoak ez erabiltzeagatik jarritako isunen inguruan hitz egin digu Andu Martinezek. Askatasun pertsonalaren eta osasun kolektiboaren arteko oreka, proportzionaltasuna, legaltasun printzipioa eta beste hainbat kontu landu ditugu.
Hemen entzungai.
-
Hizpidea: Andu Martinez (AKAB): "Utzi baduzu ostalaritza irekita egoten ezin duzu gero hain neurri murriztaile eta inbasiborik ezarri"00:27:22
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!